Onintza Enbeita.
BIRA

Eliteak

2018ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Gure seme-alabak ez ditugu atzerritarrekin nahastu nahi. Ez daukagu ezer haien kontra; badakigu bizimodu hobearen bila etorri direla, baina ahal dela, ez daitezela gure umeekin nahastu. Bandera horiak ditugu balkoietan, eta errefuxiatuei laguntzeko arropa bilketetan parte hartu dugu, baina guk gure umeek kuadrilla normala izatea nahi dugu. Haien ikasgelan atzerritarrak baldin badaude, izan daitezela gutxiengoa. Urtebetetze festetan eta, ez da erraza kultura aniztasuna kudeatzea: desberdin jaten dute, ohitura desberdinak dituzte... eta hori buruko min handia da.

Gure seme-alaben futbol taldea onena izan dadin nahi dugu. Lehiakortasunaren kontra gaude egotez, baina umeak ligan jokatzeko sartu baditugu saskibaloi taldera, partidak jokatu egin behar dira. Eta badakizue, hemen eta Txina, Indonesian eta Madrilen, jokatzea irabazteko ahalegina egitea da, gutxienez. Ez zaigu gustatzen kirolean hain onak ez diren umeak kantxara atera ditzaten; ez behintzat partida irabazita ez badago. Baten trakestasunak ezin du ume guztien ilusioa zapuztu. Eta traketsagoa den horrek ilusiorik duen edo ez, ez da gure arazoa.

Eta horrela ari gara mugak eraikitzen etengabe. Gu onenak izango garen gezurrezko mundu ideala eraiki nahian, etengabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.