Onintza Enbeita.
BIRA

Jabetza

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Ez naiz animalien laguna», esan nion txakurra zeukala jakin nuenean. Aurpegi arraroa jarri zidan. «Edo haiek ez dira nire lagunak», gehitu nion. Ezer esan gabe jarraitzen zuen, eta halakoetan urduri jartzen naiz. Nik esandako zerbait denean isiltasuna edo tentsioa eragin duena, larritu egiten naiz. Barre egin zuen eta neure lekuan jarri ninduen: zu ere animalia izango zara, bada. Zu ez zara zeure buruaren laguna, ala zeure burua ez da zure laguna? Arrazoia eman nion esan zizkidan gauza guztietan: animalia naiz neu ere eta sarritan ez naiz neure buruaren lagun izaten.

Urrunago joan nahi nuen: gizakiak ez beste animaliak izan genituen ordura arte berbagai, baina gizakien laguna ere ez naizela esan nion. Eta esplikatu nion gu bakarrik garela elkar torturatzeko gai, gu bakarrik gerrak antolatzeko gai, gu beste espezie bateko animaliak dibertimendu hutserako hiltzeko gai, gu larrua jo diogulako bakarrik norbait gurea dela pentsatzeko gai.

Barre egin zuen berriro. Momentu konkretu hartan bera eta ni baino ez omen ginen gu, eta jakina, gu ez ginen inor torturatu edo dibertimendu hutsez hiltzeko gai. Baina ohetik jaiki eta gero ere, bolada polit batez, sinistu egiten genuen elkarrenak ginela elkarrekin larrutan egiten genuelako bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.