Onintza Enbeita.
BIRA

Ez

2018ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Ez beti da ezetz. Ezetz esaten ez dakigulako esaten dugu bai. Ezetz esatearren umeak ez zaitu gutxiago maiteko. Gaur ez baduzu nahi ere, bihar nahi baduzu, posible izan daiteke. Ez daukat gogorik. Hau ez da momentua. Ni ez nago prest. Ez dut halakorik erabaki. Ez nago ziur. Ez, horrela ez. Ezetz esan nizun lehen aldiz proposatu zenidanean ere. Ez da egia zalantza erakutsi nizunik. Ez daukat apuntatuta. Ni ez naiz akordatzen. Hau ez da telefonoz esan zenidana. Ez dator nire printzipioekin bat. Esan nizun mezatara ez nuela sartu nahi. Ez dago nire esku. Ez daukazu eskubiderik hori eskatzeko. Ez, nik ez nizun agian baietz esan. Zarena izateak ez dizu honetarako biderik eman. Ez zenidan esan bazkaritan hasi aurretik ere kantatu egin behar zenik. Ez, postura horretan ez. Ez badut nahi, ez dut beti azalpenik eman behar. Ez, ez nago hilerokoarekin. Ez dut hainbeste denbora libre. Ez, ez dut berriro entzun nahi ez zaidala kostatzen.

Eta hala ere, gehienetan baietz esaten dugu. Eta hala ere, zerbait hausten zaigu ezetz esaten dugun aldiro. Eta hala ere, gaizki sentiaraztengaitu ezetz esateak. Eta hala ere, ezetz esaten dugun aldi bakanetan inori inporta behar ez litzaizkiokeen gauzak esplikatzen ditugu. Eta askotan besteak dira arrazoi horien balioa erabakitzen dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.