Onintza Enbeita.
BIRA

Elkarbizitza

2018ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Bost lagun goaz autoan. Eta bakoitzarentzat gauza oso ezberdina da norbaitekin bizitzea. Hitz asko atera dira elkarrizketan: intimitatea, maniak, gogoa, pazientzia... batek ezin du imajinatu lanetik etxera joan eta inor ez aurkitzea, besteak ez du jasaten inork ezer galdetzerik etxera datorrenean, hirugarrenak ez du berriro inor hartu nahi etxean, laugarrenak negar egiten du bere maitea kanpoan bizi dela pentsatzen duenean eta bosgarrena paniko egoeran sartzen da maitale batek egun bi baino gehiago etxean lo egiten dionean. Eta hala ere, bostok gara pertsona maitagarriak: maite dugu eta maite gaituzte.

Halako elkarrizketetan ohikoa denez, ordea, elkarren inbidiak hartzen hasi gara: nahiko nuke etxera joan eta inori telefonoz deitu gabe larrutan egin, nahiko nuke maitasun baten hasiera bizi orain. Nahiko genuke beti ez daukagun hori. Eta azkenean, badirudi, ez zaigula daukagun bizitza gustatzen, besteena hobea dela.

Baina gu bostok ere, gure modura elkarrekin bizi gara. Asteburuero ateratzen ginen lehen elkarrekin; ahal dugunean elkartzen gara orain. Nahiz eta beste pertsona batzuekin bizi elkarrentzat lekua daukagu gure bizitzetan, eta hori ere bada elkarbizitza. Ez baita bakarrik espazio fisikoa konpartitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.