Onintza Enbeita.
BIRA

Ostea

2018ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Hara zertaz hitz egiten pasatu genuen larunbataren zati bat: norbaitekin larrua jo eta gero lo dagoela ihes egiteaz, haren ondoan lotan geratzeak esan nahi dezakeenaz, goizean buruko minez begiak ireki eta ez dezala berriro larrutan egiteko gogorik izan desiratzeaz, maitemintzearen marroiaz, ez joateko eskatzeak ematen duen beldurraz, argiaz pizteaz...

Barre egin genuen. Agian zuzenagoa da zehaztea barre egiteko moduan kontatu genituela kontuok. Baina ia ziur dakit momentuan, orduantxe bertan, ez dugula beti barrez lehertzeko gogorik izan. Orain bai, orain barre egitekoa da pentsatzea behin nola egon zinen zeure etxeko sofan, egindako kagadaritamaina hartu ezinda, eta bestea han, lasai, zeure ohean, puzka lo. Gertatzen ari denean, ordea, estua da gauza.

Baina larruak alkoholak adina biharamun ditu. Inoiz atseginak, inoiz zailak, inoiz agujetatsuak, inoiz errezak eta inoiz buruko mintsuak. Maitasun erromantikoa esplikatu zigutenean ez ziguten esplikatu osterik utz zezakeenik, eta hark utzitako erresaka gainditu ezinik urte batzuk daramatzagu honezkero. Beraz, ez genuke lotsatu behar ostean sentitzen ditugun gauzez: askotan sentitzeko gaitasuna da klitxeetatik, irakatsitakotik, egin behar dugunetik, esan digutenetik edo gauza politikoki zuzenetatik urruntzen gaituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.