Onintza Enbeita.
BIRA

Epaiketa

2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Demokrazia herriari boterea ematen dion sistema politikoa da. Omen da. Hemen ez baita halakorik gertatzen. Hemen herriari ez galdetzea da beti erabakirik onena. Kargu politikoak herritik oso urrun dauden gauza bat balira bezala bizi ditugu, eta lapurtzen dutenak gaizki ikusita dauden bezala, osten ez dutenak gixajotzat hartzen dira. Gure bizimoduaren ardatzak kanpaina elektorala egiteko baino ez dira erabiltzen: hezkuntza, gorputzak... alderdi batek eskubideak kentzen ditu, eta jendea asaldatu egiten da, orduan besteak eman egiten ditu berriro. Eta horrela, dagokiguna ematen diguna ona dela pentsatzeraino heldu gara. Esperpento horri deitzen zaio hemen demokrazia.

Herriari hitz egiteko aukera ematen badiozu, ordea, kartzelara eramango zaituzte. Zure herriaren etorkizuna diseinatu, antolatu edo erabaki nahi baduzu, kartzelara eramango zaituzte. Ez da hau Espainiako Gobernuak politikariak auzipetzen dituen lehen aldia: Euskal Herrian badakigu zerbait horretaz. Baina azken aldia izan dadin lan egin behar genuke. Izan ere, Espainiako Estatuaren porrotik handiena horixe da: demokrazia jaio berriak ez zuen indarrik izan diktadura epaitzeko, eta orain, diktaduraren ondorengoek nahi dutenero epaitzen dute izateko ere arazoak dituen demokrazia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.