Onintza Enbeita.
BIRA

Besarkada

2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Diru laguntzen bila datozela esaten digute; gerraren aitzakia baliatzen dutela Europan terrorismoa hedatzeko. Titularretan azaltzen ziren lehen egunero, baina orain badirudi ez daudela. Trikimailu burokratikoak asmatzen dituzte itsasoan itotzetik salba ez ditzagun. Munduan bakoitzak bere zatia duela sinetsarazi nahi digute: haiek han eta guk hemen. Ezkutatu egiten digute, ordea, ustez haiena den planetaren muturra egunero ustiatzen dugula. Gainera, munduari dagokionez, zati handiagoa da haiena gurea baino (munduak inorena izan behar badu, jakina). Kontua da berdin duela zein Jainkori egozten zaion sorrera: Lurrak ez dauka jaberik.

Besarkatu ditzagun migratzaileak. Egin dezagun gure lur zatia haiena, eta senti dezagun haiena geure. Berdin du gerrari, goseari edo zeri ihes datozen. Guztiak dira errefuxiatuak: gure gobernuek, gure interes ekonomikoek, ezer gabe utzi dituztelako etortzen dira gurera. Besarka ditzagun eta ulertuko dugu gure modukoak direla, geurearen moduko bihotza dutela, geure antzeko kezkak gordetzen dituztela, eta, ahal balute, maite dituztenen ondoan eraikiko luketela etorkizuna. Ez dezagun guk ugaldu lau aberats gerrazalek amesten duten gorrotoa: guk maite ditugu datozenak eta nabaritzen dugu joaten direnen hutsunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.