Onintza Enbeita.
BIRA

Argazkia

2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Argazki bat dabil sareetan bueltaka. Ezagutzen dut argazkiko gizona. Are gehiago: nik ezagutu nuenean, argazki batean bizi zen. Parrandarako leku kuttuna zen guretzat Larrabetzu, eta Aretxabalako hormako argazkietako batean whatsappez heldu zaidan argazkiko gizona bizi zen. Lehen bahituta zeukaten, orain galdu egin dela dio mezuak. Aukera biak dira txarrak. Ordu luzeetan eutsi diot urdailari, estu: ez dira inori galdezka hasteko momentuak, ez da inor lasai egongo. Lehen orduetan esperantzarako argia gordetzen du buruak, baina astiro-astiro itzali egiten da hori ere.

Eta halako batean nahi ez nuen mezua iritsi da. Argazkiak, poemak, mezu hunkigarriak, agurrak eta ohoreak... jarri dituzte Josemiren omenez, baina heriotza ez du ezerk edertzen.

Imajinatu nahi dut gizon isil bat Gorbeian gora argazkitik ihesi: urteetan preso egondako zulo guztietatik ospa eginez, orbelak zapaltzean ateratzen duen zaratari adi. Gizon bat imajinatu nahi dut berriz ere kondenatu duten kazetari makurrei irribarre eginez: «gizajoak zuek, ezer ere ulertu ez duzuenok», esanez bezala.

Gizon bat ihesi, gizon bat libre betiereko zelaian. Muxu bat, Josemi! Zoragarria izan da argazkitik atera zinenetik honako bizitza tarte batzuk zurekin konpartitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.