Onintza Enbeita.
BIRA

Mercedes

2019ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Aitita Balentini lagun berria ekarri diote Bilboko Areatzara. Orain arte bakarrik egon da, umeen zabuei lepoa emanez. Sarri pentsatu dut umeei begira egongo balitz, hobeto egongo litzatekeela: pozago. Izan ere, bakardadea oso gogorra da. Informatiboetan ikusi dut orain Mercedes ere han dagoela, Areatzan, banku batean eserita. Bueno, Mercedes bera ez, bere irudira egindako eskultura errealista da bankuan ikusten dena. Ni pozik nago Balentinek laguna izango duelako, baina esan didatenez, Mercedesek bakardadea adierazi nahi du. Zahartzaroko gaitzik larrienetakoa omen da: gaitz askoren sortzaile. Eta benetako Mercedesek horixe esan du telebistan: berak bakardadea sentitzen duela.

Berez ideia ona da bakardadearekin muturreko bat ematea gizarte honi. Baita zahartzaroarekin ere. Inoiz zahartuko ez bagina bezela bizi gara, aurpegiko zimurrak kentzeko kremek bakardadea gainditzen lagunduko balute bezala; azala tiratzeak zainduko bagintu bezela.

Hala ere, badut irudipena Mercedes aulkian eserita utzi dutenek zerbait gehiago egin dezaketela. Han utzi dute emakumea beste guztioi bakardadeak existitzen duela erakusteko, baina eurek ba ote dakite? Benetan diseinatzen ote dituzte gizarte zerbitzuak pertsonengan pentsatuz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.