Onintza Enbeita.
BIRA

Ahizpak

2019ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Kasualitatez egon naiz taberna horretan; kasualitate handiz. Bera ere kasualitatez sartu da bertara. Biotako bat bera ere ez geunden geure herrian. Kafea amaituta, egunkaria irakurtzen ari nintzen hitz egin didanean: Mexikoko unibertsitateko mugimendu feministaz. Isilean etorri zait: ezin omen zen etxera joan niri muxu eman gabe. «Hori baino ez bada», esanez eman dizkiot muxuak. «Maitagarria zara!», esan dit. Maitagarria: maitatzeko moduko pertsona, maita dezagula transmititzen diguna. Poza hartu dut eta lotsatu egin naiz.

Emakume hori bere bidean joan da eta ni maitagarria hitzari bueltaka gelditu naiz. Ez diot ganorazko ezer erantzun, egunkaria irakurtzen jarraitu dut. Beraz, ez naiz maitagarri portatu, eta amorrua eman dit. Eta pentsatu dut herri honetako zenbat emakume helduri aitortu ote diogun guk, militante feministok, maitagarritasuna. Bidea egin digute, hormak botatzeko indarra eman, eta, hala ere, haiek ari zaizkigu guri esaten maitagarriak garela, gauza politak egiten ditugula, ondo hitz egiten dugula...

Bada, nik, miresmena eta maitasuna deklaratu nahi dizkiet herri honen sasoirik beltzenetan kuraia galdu ez duten emakumeei, amei, amamei, lehengusinei, izebei eta ahizpei. Batez ere ahizpei: odolekoei eta besteei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.