Onintza Enbeita.
BIRA

Minak

2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Arazorik kolektiboenetan ere, minak pertsonalak dira, bakoitzarenak. Hor ez dago bueltarik. Norbere hurbileko baten hilketaren aurrean zapalkuntza eta herria eta konpromiso politikoa eta aurrera eginbeharra ikustea, zaila da. Denborarekin lor daitekeen zerbait izango da, baina momentuan, bestelako emozio humanoak askatzen ditu bihotzak. Eta bortxatua norbera denean, patriarkatua ikustea, ez da beti erraza. Hortxe dago egotez: jaio zarenetik egon den leku berean, baina hanka tartean sartzen saiatu zaizunak forma konkretua zuen, izen bat, abizen batzuk eta nazka latza utzi dizu hor barruan iltzatuta. Eta zaborraren kudeaketaz eztabaidatzea ondo dago, baina zaborrak azpian harrapatu duena zuk maite duzun norbait denean, irtenbide azkarra behar duzu. Gero ere izango da astia arazoaren sustraietara joateko.

Biktima zuzenei entzun egin behar zaie; beti. Eta behar genuke gutxienez enpatizatu, ahal dela lagundu, duelua errespetatu, haien lekuan egongo bagina geuk zer egingo genukeen pentsatu eta ulertu. Eta edozein egoeratako biktimei dagokien errespetuzko lekua emango bagenie, konponbide sakonak, epe luzerakoak eta guztiontzako egokiak bilatuko lituzkete herriak aukeratutako agintariek. Baina badago inoren minari bueltaka ibiltzeko joera esperpentiko bat...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.