Onintza Enbeita.
BIRA

Lekutan

2020ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Asteazkeneko informatiboetan zerbait entzun nuen Zaldibarri buruz. Duela ez hainbeste denbora adi-adi jarraitzen nuen albiste haria ez da nire kezkagai printzipala orain. Ez zioten datu berririk gehitu lehendik genekienari: langile bien gorpuek zaborpean jarraitzen dute, eta, dirudienez, ateratzeko esperantza handirik gabe.

Nola diren gauzak: dagoeneko inork ez du horretaz hitz egiten. Whatsappeko taldeetako meme, txiste, lapiko jotzeetarako deialdi, gai zerrenda eta dena delako guztietatik kanpo gelditu da Zaldibar. Irregulartasunez beteta egindako zabortegiak langile bi harrapatu zituen azpian, bertara joaten ziren kamioilariek aitortu zuten ez zegoela hondakinen inolako kontrolik, han egon behar ez luketen gai kutsagarriak aurkitu zituzten garbiketa lanetan, eta orain, lekutan dago gure memorian.

Txarrenean jarrita nago: gorpuen bilaketa lanak bertan behera uztea erabakiko dute, eta nola guztiok gauden Txinako saguzar batengandik etorri omen den zerbaiti begira, ez digute berria eman ere egingo, eta abuztuan herriko jaietan gaudela, kuadrillako batek ahots goran pentsatuko du ea nola amaitu ote zen Zaldibarreko kontu hura, eta inork ez dugu erantzunik jakingo. Eta deskuidatzen bagara, betikoek jarraituko dute agintean ezer gertatu ez balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.