Onintza Enbeita.
BIRA

Denbora

2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Ezer egitekorik ez daukan jendez bete da mundua. Leihora irten eta begira gaude denbora nola pasatzen den: egun bat, ordu bi, arratsalde bat, lau minutu, gau bat... Orain dela ez hainbeste egunera arte, gauza asko pasatzen zitzaizkigun denborarekin batera. Orain, ostera, badirudi ez dela ezer gertatzen. Ordea, gauzak une oro gertatu egiten dira. Guretzat astiro pasatzen diren egunak estres handiz pasatzen dira jendea lanean ari den lekuetan. Guretzat tantaka doazen segundoak oldean pasatzen zaizkie anbulantzia gidariei, eskularruak aldatzeko astirik gabe ari diren erizainei. Ez dirudien arren, denbora berdina da haien eskuetatik eta gure leihoetatik pasatzen ari dena.

Eta denborari begira nagoela, konturatu naiz, orain denbora bezala ikusten dugula pasatzen bizitza berrogeialdirik ez denean. Ikusten dugu bizitza nola pasatzen den, baina ez dugu geuretik ia ezer aldatzen: lana, oporretan bidaia, hogei urterekin joaten ginen taberna berera garagardoa edatera, etxea, bikotea... Pasatzen ari den gauza bakarra gu egiten ari garen hori dela pentsatzen dugu. Baina ez da horrela: denbora bera da leku guztietatik pasatzen dena, baina oso desberdinak dira denbora hori pasatzen den bitartean etxe batean edo bestean egiten diren gauzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.