Onintza Enbeita.
BIRA

Osasuna eta lana

2020ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Orain osasuna eskatzen dutenek enplegua eskatuko omen dute gero. Hara hor Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren kezka printzipala. Ez dakit nork zer eskatuko duen hemendik hilabete batzuetara. Egia esan, inork ez daki; ezta lehendakariak ere. Ez dakigu zer datorren, ez dakigu zer galtzen ari garen, noiz arte galduko dugun, zer eramango digun koronabirusak eta zer ekarriko duen geroak. Badakigu ordea, zertarako eskubidea dugun orain eta hemen. Badakigu, kalera atera ezin bagara, ez duela zentzurik lanean jarraitzeak. Langileek badakite kalean eskuarrrak estali behar badira, arriskutsua dela inolako babes neurririk gabe lan egitea. Eta badakigu osasuna eta bizitza duina oinarrizko eskubideak direla. Hala ere, gero lana eskatuko duenak orain ezin du osasuna eskatu. Edo bat edo bestea, baina biak izatea luxu handia da, nonbait.

Lasaitzeko esan beharko zaio lehendakariari. Ez estutzeko: ez dela hainbesterako osasuna eta lana eskatzea. Oinarrizko gauzak dira. Gainera, ekonomiaren, pribatizazioaren, koronabirusaren eta kapitalaren izenean hil diren zaharren pentsioak aurreztuko ditu estatuak berrogeialdiaren ondoren. Osasuna eta lana eskatzea gehiegi bada, zer da kudeaketa negargarri baten ostean, protestarik entzuteko prest ez egotea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.