Onintza Enbeita.
BIRA

Heroiak

2020ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Guk ez ditugu hamalau ordu lanean egin, zuek nahi duzuena egin dezazuen». Zenbait mediku eta erizaini irakurri diet esaldia sareetan, eta haserretu egin naiz. Berrogeita piku egun daramatzagu etxean, 50 metro karratutan kabitu behar izan duten umeak ordubeterako irtenda konformatu dira, seme-alabei eskua eman gabe hil dira zaharrak, berrogeita piku egunetan larrutan egin ez duten bikoteak daude, milaka lagun gelditu da lanik gabe... eta nahi duguna egiten dugula iruditzen zaizue? Medikuen eta erizainen lana eskertu egiten dut, benetan; baina aspaldi utzi genion aldaretik esan dena entzuteari.

Supermerkatuetako langileak, musu aurrekoak egiten ibili diren herritarrak, erizain laguntzaileak, banatzaileak, zeladoreak, garbitzaileak, baserritarrak, zahar etxeetako beharginak, kazetariak, ehorztetxeetako langileak, debalde banatzeko katamaloak egiten ibili diren Lanbide Heziketako irakasleak, farmazialariak, ospitaletako labanderietako langileak, hiru urteko hogei umeri banan-banan deitu dien irakaslea, zaintza sareetan dabilen jende guztia... asko dira pandemia honetan arima besteen esku jarri dutenak. Beraz, heroiak izendatzekotan, izenda ditzagun guztiak. Ez ditzagun heroiak unibertsitatean egindako urteen edo kobratzen dutenaren arabera aukeratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.