Onintza Enbeita.
BIRA

Bilkura egunkaria

2020ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuan ere poliziak arrazakeriagatik hil egiten duela esan du diputatu batek. Batzordeko burua asaldatu egin da: bilkura egunkaritik kendu egingo du diputatuak esandakoa, ez dadila betirako idatzita geratu. Ez dakit ze astakeria esan balu ere, baina egia baino ez du esan. Ez dago egunkaritik kentzeko modukorik ezer hitzotan. Gehiago esan nahi dut: bilkura egunkari horretan egongo diren zakarkeria, astakeria eta lotsagabekeria askoren lekuko zuzena izan naiz. Hor egongo da nonbait idatzita ministro batek nola esan zidan benetako tortura niri entzutea dela, edo nola aurpegiratu ziguten abortatzeko eskubidea defendatzen genuenoi nahiago genuela olagarroen bizitza salbatzea umeak bizirik mantentzea baino. Eta gogoratu nahi ez ditudan beste gauza asko.

Bada, bilkura egunkaritik ezabatu egiten baduzue polizia arrazista dela, beste leku batzuetan utzi beharko dugu idatzita. Polizia, oro har, gure Ertzaintza bazter utzi gabe, arrazista da, eta matxista, eta transfoboa, eta prepotentea. Eta frogak badaude. Kalera joaten ez denak nahikoa du sare sozialetan sartu eta bideoak ikustea. Batzuek, ordea, ez dute ezer ikusi nahi AEBetako filmetan ez bada. Batzuek jarraitzen dute munduari treneko leihotik begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.