Onintza Enbeita.
BIRA

Gelditzen dena

2020ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Azokan gaudenean derrigor izan behar dugu musu aurrekoa jarrita; baita bezerorik ez daukagunean ere. Azokaren inguruko kaleetan jendea lasai dago tabernetan eserita, kalean asko dabiltza aurpegia bistan dutela, baina arazoa gu ei gara. Lehen, inertzia geneukan gure kontra. Ohituraz funtzionatzen du astelehenetako azokak. Guztiok dakigu zerbait izango dela astearen hasieran Gernikan. Inertzia horrek berak hilko zuela azoka uste nuen, baina badirudi, COVID-19ak inertzia berriak ekarri dituela. Eta bat da atzamarrez ingurukoak seinalatzea. Eta nola orain ezin garen balkoitik behera inori begira egon, bada azokara begiratzen dugu. Eta azokan inor badago guk nahi ez dugun moduan, deitu behar dugun leku guztietara deitzen dugu, eta autoritateari gustatu egiten zaio badela nor erakustea. Eta azokako saltzaileengana etortzen direnean ere, maila bat gorago daudela erakusten digute. Eta horretarako tonua altxatu behar badute, altxatu egiten digute: aste honetan bati eta hurrengoan, behar bada, beste bati.

Pentsatzen nuen etxealdiak gauza positiboak utziko zizkigula: ingurukoekin harremanak berreskuratu, erritmoa jaistearen beharra ikusi, benetan merezi duten gauzen balioa... bada ez. Zerekin geratuko gizakiak, eta oraingoan ereingurukoak izorratzeko aukerari ezin eutsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.