Onintza Enbeita.
BIRA

Gauza jakinak

2020ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Honezkero guztiok dakigu Espainian ez zela gerra zibilik izan; estatu kolpea baino. Lagunen gorputzetan ikusi ez duenak argazkietan sentitu du tortura. Badakigu ETAk zer egin duen, baita Guardia Zibila Euskal Herrira zertara etorri zen ere. Ez da asko bilatu behar Nafarroa eta Espainiaren arteko anexioa lagun artekoa ez zela izan jakiteko. Badakigu inkisizioa emakumeekin tematu zela batez ere, eta Amerikaren deskubrimendutzat saldu zigutena kolonizazio odoltsua izan zela mundu guztiak daki egun. Badakigu zer gertatu zen martxoaren 3 batean Gasteizen eta apirilaren 26 batez Gernikan. Euskararen egoera mila debekuren ondorioa dela dioenak ez dio ezer berririk, eta munduko leku askotan homosexualei zer egiten zaien egunero entzuten dugu oraindik.

Gertatu zena eta gertatzen ari dena zer den jakiteak, ordea, ez gaitu lasaitu behar. Ez gaitu egia jakiteko bidetik aldendu behar. Aitzitik, berriz gerta ez dadin saiatu beharko genuke. Gauzak ez dira gertatzen, gehienetan gertarazi egiten ditugu; beraz, berriz gerta ez daitezen ondo legoke nork eta zergatik egin zituen argitzea. Eta ez, egia jakitea inoiz ere ez da arreta desbideratzea. Eta bai, egia jakitea beti da gauza garrantzitsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.