Onintza Enbeita.
BIRA

Pertinentzia

2020ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Zure emaztea zer da? Zure laguna, broma bat...?ยป. Galderak berak dirudi broma txarra, baina ez da. Gure telebista publikoan egin diote neska bati. Erantzun posible asko daude. Izan zaitezke diskretua eta erantzun dezakezu zure emaztea horixe dela hain zuzen ere: zure emaztea. Jar zaitezke borde, eta esan dezakezu ez diola inori ardura zure emaztearekin zer harreman daukazun. Jar zaitezke makarra, eta esan dezakezu prime time betean zure emaztea dela hala nahi duzuenean alua jaten dizun pertsona hori. Galdera bera ez baita pertinentea. Eta ez, galdera ez du pertinente egiten neska horrek lagun batekin ezkonduta dagoela eta hurbiltze fisikorik ez dutela esateak.

Inork galdetuko lioke gizon bati ea beretzat bere emaztea broma bat den? Galdetuko lioke inork emakume bati ea bere senarra zer duen? Ez. Bere heteronormaltasuna, ustezkoa izanda ere, agerian daramanari ez zaio halakorik galdetzen. Ordea, normaltzat hartzen ez den guztia galdegarria, morbosoa eta zalantzan jargarria da. Zer da baina, benetan, neska horri galdetu nahi zaiona? Ea bere lagunarekin larrutan egiten duen? Ea atentzioa emateagatik ezkondu zen? Ez nago programaren alde ez kontra, baina halako audientzia duen programa batek, telebista publikoan, aniztasuna normaltzeko ere balio behar luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.