Onintza Enbeita.
BIRA

Kableak

2020ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Milaka kilometro zuntz optiko dago urpean. Antza denez, hortik garraiatzen dira guk Interneten erabiltzen ditugun datuak. Google ei da kable kilometro gehien dituena, baina ez ditu nahikoa. 2022rako Shirley eta Sopela batuko dituen kablea sartzekotan daude. Sei mila kilometro izango omen dira. Albistegiek esan dutenez Espainia eta Ameriketako Estatu Batuak lotuko dituen mota honetako lehen kablea da. Pentsatzen dut Googleren jabeek ere estatu bi horiek lotzeko asmoa izango zutela, baina egiari zor, benetan lotuko dituztenak AEB eta Euskal Herria dira. Espainia urruti dago Sopelatik. Poz txiki-txiki bat eman dit kableari emakume izena jarriko diotela jakiteak: Grace Hooper. Ez da normalena. Ia ezeri ere ez diote jartzen emakume izenik; ekaitz tropikalei salbu. Horrek oso ondo esplikatzen du zer garen gaurko munduarentzat.

Begiak zabal-zabal egon naiz notiziari begira. Ez dakit zelako kablea, ez dakit zenbat kilometro, ez dakit zenbat milioi, ez dakit zenbat Internet datu... eta halako batean hankekin lurra jo dut: kilometro horiek denak egingo dituen kablea ipintzeko gai dira uraren azpian, eta beheko errepidetik gurera dauden bostehun metroetan ez dute zuntz optikorik bota nahi, oso zaila omen delako. Bakoitzak atera ditzala ondorioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.