Onintza Enbeita.
BIRA

Isilik

2020ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Juan Carlos Borboikoari buruz hizketan nenbilen batean oihu eta txistuak entzutea tokatu zitzaidan Espainiako Diputatuen Kongresuan. Ez zen aldi bakarra izan, baina bai oldarkorrena. Normalean, alde batekoak izaten ziren kontrako keinuak, baina haien erreinuko erregeaz ari nintzela, guztiak aztoratu ziren. Ezin baita Konstituzioaren tranpez eta estatuaren egitura ustelduaz hitz egin Madrilgo Gorteetan, ezta nabarmenak direnean ere. Espainiak Espainia izaten jarrai dezan, frankistak eroso bizi daitezen, hizkuntza bakarrak iraun dezan, ejerzitoak botererik gal ez dezan… beharrezkoa da Franco hil zenean adostutako guztia alfonbra azpian mantentzea.

Baina espainiar estatuaren izateaz eta izaeraz badaki munduak. Duela hamahiru urte, esate baterako, Hugo Chavezek Jose Maria Aznar faxista zela esan zuen. Iberoamerikako Estatuburuen XVII. Gailurrean izan zen; Santiagon. Rodriguez Zapaterok errespetua eskatu zion ordurako presidente ohia zenarentzat, baina Chavezek esan zion Aznarrek ez zuela pertsona guztien duintasuna errespetatu presidentea izan zenean. Orduan, Borboia agertu zen eskuin hegaletik «zergatik ez zara isiltzen?», esanez.

Eta paperak galtzeko modu horrek erakusten du zein ukiezinak diren gauza batzuk espainiar estatu egiturentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.