Onintza Enbeita.
BIRA

2020

2020ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Gaurkoarekin kito hau urte hau. Hasi, ondo egin zen; tartean, inoiz bizi gabeak bizi izan ditugu, eta amaitu arraro egingo da. Ez da itzuliko, ordea. Bizitakoak bizita, ostu diguten askatasuna galduta, maskarapean isilik eman ditugun minutuak erreta eta esan dizkiguten gezurrak sinetsita gelditzen dira. Datorren urtea okerragoa edo hobea izango da, baina berdina ezin. Urtea errepasatzen hasita, ezinezkoa egiten zait hartu gabeko garagardoak ez zenbatzea. Kantatu gabeko bertsoak ere hor geldituko dira orain ezertarako balio ez duen agendan. Eman gabeko muxuak eta ukatutako besarkadak ez dira zerrenda sinpleetan kabituko. Ez jaien, ez txapelketen, ez gabonen, ez maitaleen urtea izan da hau. Egin gabeko gauzena.

Orain datorrenari eskatzen hasteko unea da, baina ilusiorik gabe bezala gaude, eta halakoetan ez da behar adina indarrekin eskatzen. Beti pentsatu dut norbere buruari helburu handiak jarri behar zaizkiola iritsi nahi duen lekura iristeko. Bestela, arin ematen dugu amore. Konformatzeko joera daukagu. 2020ari eska diezaiogun, beraz, argaltzea edo erretzeari uztea baino zerbait gehiago. Derrigortu dezagun geure burua sofatik jaiki eta egitera, asmatzera, maitatzera edo haserretzera. Behartu dezagun geure burua ukazio guztien gainetik bizitzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.