Onintza Enbeita.
BIRA

Errua

2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Ni maskararekin ibili naiz, eta saihestu egin dut jende asko dagoen lekuetara joatea. Ez dut beste batzuentzat gordetako txertorik neuretzat hartu nire kargua baliatuz. Ez dut ezer arrarorik egin, baina positibo eman dut, eta errudun sentitu naiz lehen kolpean. Gero arnasa hartu dut, eta neure buruari esan diot pandemia egoera batean ez dela birusari deika ibili behar, berak hartzen duela gureganainoko bidea. Bederatzi urteko ilobak negar egin du esan diotenean: ea aitona hil egingo den galdetu du. Lasai egon garenok ere beldurtu egin gaituzte azkenean. Inoiz ez nuen pentsatuko gaixotasun bat diagnostikatzen didatenean gaixorik egotearen errua sentituko nuenik, eta bai, minutu gutxi batzuetan bada ere, hala sentitu naiz.

Halakoxe mezuak zabaltzen dizkigute egunero komunikabideek eta agintariek: jendea terrazetan, maskararik gabe, kutsatuak gora... Aztarnarien deiaren zain orduak egin ditut, baina lan hori egiteko behar adina jende ez jartzearen ardurarik ez dauka inork. Guztia ondo doaCOVID-19aren izenean kontrolpean hartu nahi duten munduan. Eta zerbait gaizki badoa, zuk edo nik edo gure lagun batek edo gure lehengusuaren lehengusuak izango du errua. Pentsatzen dut badagoela gauzak esateko beste bide bat herritarrak errudun sentiarazi gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.