Onintza Enbeita.
BIRA

Txortaketa

2021eko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Pena hartu dut. Ez omen da egia txortaketaren kontua. Ederra izan zitekeen. Bide batez, begira nola gauden, ez baikara orain arte konturatu txertatzetik txortatzera bokal bakarraren aldea dagoela. Barre latz egin dut hasieran, baina gero zer pentsatua eman dit. Izan ere, pentsatu dut, historian zehar, gizon heterosexual askok nahastu dituztela txertaketa eta txortaketa, eta beraien kirtena txertatzeaz harago, ez dutela askorik eman beraien sexu harremanetan. Eta diot hori historian zehar gertatu dela, ze pentsatu nahi dut, egun, horretaz hainbeste hitz egiten denez, gaindituta egongo den zerbait dela.

Argi gera bedi, bestalde, ez naizela ni txortaketa masiboen zalea. Pertsona dispertsatua izaki, binaka hobeto moldatzen naiz. Hori bai, nire gogoak edo zaletasunak ez dezala inor mugatu. Norberak egin ezin duena egiten inori ez uztea modan jarri den garaiotan, bestela pentsatu behar genukeela iruditzen zait. Bakoitzak ahal duena egin dezala (txortaz ari naiz, jakina): bizitza zirrikituz beteta dago, eta aukerak eskatu gabe sortzen dira.

Txertatu, beraz; edo txortatu esan nahi nuen? Ez dakit, honezkero. Tristeena da ez gintuela harritu gure telebista publikoko euskarazko kanalean halako errakuntza bat izatearen aukerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.