HITZ ETZANAK

Jokoan

Andoni Egaña -

2018ko ekainak 29
Jolas giroan burutu zen...» irakurri eta entzun ahal izango dugu askotan titularretan. Izan daiteke Kilometroak-i buruzko albistea, Gure Esku Dago-ren ekimen baten gainekoa edo herri bateko katixima ikasleen urteroko bilerari dagokiona. Jolas giroan beti, badaezpada. Nekez irakurri ahal izango dugu «protesta giroan burutu zen» edo «aldarrikapen giroan eman zitzaion hasiera...».

Jolasa gauza ederra da, eta jolas giroa nagusitzea zer esanik ez. Muinean, ordea. Eta nago jolasa bihurtu dela azal tentagarri batzuetan egiazko gaiari pisua kentzen badiogu jende gehiago hurbilduko zaigu eta gardentasun urriko maskara beste batzuetan jolasaren barruan urtzen badugu egiazko helburua, kritikarako tarte txikiagoa utziko dugu. Atsegin, jolasti, erakargarri eta xinpatiko izan beharrak itoko gaitu azkenean, eta, jolasean-jolasean, jokoan dagoena ahanztera ere hel gaitezke.

«Euskarabentura» hastera doa. 110 gaztek uztail osoa emango dute Euskal Herria sakon ezagutzen, Maulen hasi eta Getxon bukatu arte, abentura guztiaren ardatz euskara hartuta. Ideia bikaina iruditzen zait, eta inbidia punttu bat ere sortzen du gazte izatera horrelakoak egin daitezkeela sumatzeak. Baina ia abentura-rekin ez zaigun jolas giroa-ekin gertatu zaiguna gertatzen...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna