andoni egana
HITZ ETZANAK

Itsasertza

2018ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Duela ehun eta berrogei urte galdu zuen Boliviak itsasorako irteera. Ordura arte bereak zituen 400 kilometro itsasertz. Txilek ere lur haiek nahi, ordea, eta «kresalaren gerra» piztu zen. Gerra batek inoiz izan duen izenik poetikoena. Boliviak galdu egin zuen, eta ez zaio geratu Peruk gerora utzitako bost kilometroko itsasertz ñimiño bat baizik. Bazituen, eta azken mende eta erdian izan ditu, ontziola, ontzi, Ministerio eta itsas armada. Egunotan berritu dira kontuok Hagako Nazioarteko auzitegiak epaia eman duelako. Ez ditu asebete boliviarrak...

Urrun geratzen zaizkit Bolivia eta Txileren arteko gatazkak. Baina itsasertzaren jabetzari buruzko xextra horrek ezagutzen dudan erantzun indartsuenetako bat utzi zigun. Bertsio bat baino gehiago entzun izan dut, baina izenak-eta dira gutxienekoa. Joan omen zen Boliviako Presidentea Argentinara bisitaldi ofizial batean. Diktadura garaia zen Argentinan. Prentsaurreko bat eskaini ondoren kazetari batek egin dio galdera, maltzur: «Boliviak itsasorik ez badu, nolatan du Itsas Ministerio bat?». Erantzuna: «Argentinak Justizia Ministerio bat duen logika berari esker!».

Irakasgaia: jasan ezingo zenukeen erantzun bati atea zabalduko dion galderarik ez ezazu sekula egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.