andoni egana
HITZ ETZANAK

Txingudea

2018ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
«T» buztan-laburra baita, Tabakaleraren logoak txingudea ekarri ohi dit gogora. Askok kulturari ere industria erantsi gabeko onik ez duen garaiotan ez da harritzekoa.

Donostiako Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek egunotan azaldu dute lanuzteak egiteko asmoa dutela azaroaren 17an eta abenduaren 1ean, bina orduz. Batez beste mila bana euroko soldatara ez dira heltzen; igandeetan lan egiteagatik ez dute soldata gehigarririk izaten; oporrak hartzeko zailtasunak dituzte... Tabakalerak azpikontratatu zuen enpresa batentzat egiten dute lan, eta baldintza horietan ari denak ez du protesta moduren bat asmatu beste irtenbiderik...

Ni, lanuzteek ez naute kezkatzen. Lanusteek bai. Azpikontrata daraman enpresaren webgunean sartu naiz. Eskertu dut kontratuaren urteroko diru kopurua zenbatekoa den bertan xehe-mehe azaltzea. Gainera, nik zenbait jarduerari lanuste deitu arren, horretan ari denak benetan lanean ari dela uste izatea onartzen dut. Baina administrazioek azpikontratatu egin behar al dute den-dena? Benetan eta tokian lanean ari denari modu duinean ordaintzea ez al litzateke justuagoa? Bitartekariz betetako jendartea osatu nahi al dugu? Txingudekada horiek kolpatu didate gaur goizean burua. Etengabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.