andoni egana
HITZ ETZANAK

Kafetera

2018ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Soinua zoragarria du. Usaina zer esanik ez. Eta itxura berak ere izugarri erakartzen nau, sasoi bateko art déco ederrenaren isla. Lanean ilusioz hasteko unea gogorarazten dit, edo ari naizela ari naizela katigatu, eta atseden une bat hartzeko ordua. Jolasera ere lotzen nau, solasera, otorduoste propio luzaturiko horietako partaide ezinbesteko. Etxea dakarkit gogora, sukalde txokoa,huraxe baitu bizileku betiko eta bakar.

Esku-baldarrak garenontzat ere ez du zailtasunik. Lau pieza beti berdin bete eta lotzen direnak. Iraupena berriz mugagabea du, goma noizbehinka aldatzea aski, eta horrexegatik gure paisaje emozionalaren zati bihurtzen da garbigailu, hotzgailu, telebista, ordenagailu... ez bezala. Inolako gailuri hartzen ez zaion kari ñoa hartzen zaio kafeterari.

Orain, edalontzi amerikar plastikozko eta eskuberotzaile horiek kalea erabat harrapatu dutenean eta etxeetara George Clooneyren kapsula animagabeak heldu direnean, kafetera italiarrak hondoa jotzeko arriskua omen du. Betikoa dirudi, baina ez da hain zaharra ere. 1933an asmatu zuten. Giza-emakumeon bizi esperantzara ere ez da iritsi oraindik. Nahiago nuke bizia murriztuko ez baliote, ni, betikoen aldekoa zerbaitetan izatekotan kafeteratan bainaiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.