andoni egana
HITZ ETZANAK

Ehun

2018ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Metaforarako joera dugunok ehun hitza eta ehundu aditza maizteraino erabili ditugu azkenaldian. Esan dezadan bidenabar sare-ri zirrikiturik aurkitzen ez diodan bezala, saretu ez zaidala gozo sartzen belarrira, ortzi laino beltzez betea ostartea iristean edo trikota sarriegi erabilia baitira saretzen gure inguruan behintzat.

Metaforarako joera txikiagoa dutenek ehun ez, hogeita hamazazpi eskumenen zerrenda burutu zuten duela urte eta erdi. Hogeita hamazazpi eskumen Madrilek Erkidegoari zor dizkionak. Autobide eta trenbideak; aireportuak; itsasoko laguntza; hidrokarburoak; nekazaritza aseguruak; langabezia sariak; immigrazioa; itsasertzaren antolamendu eta kudeaketa; baloreen merkatua; farmaziako produktuei buruzko legedia; Kreditua eta Bankua; turismo paradoreak; zinematografia babesteko funtsa; meteorologia; espetxe sistema; Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala... Orain ari dira horien inguruko negoziazioan.

Publizista argentinarrek hain purian jarri zuten zerrenda haietako bat dirudi. Inventarium bat non itxuraz handi-txikiak nahasiz efekturen bat lortu nahi den erosleengan. Eta herri honek erabaki egin beharko du «ehun» esan eta hogeita hamazazpirekin planto egiteko prest dagoen edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.