Onintza Enbeita.
BIRA

Elaiak

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Baga, biga, higa, laga, boga, sega, zai, zoi, bele, hamar. Hamar urte dira zure ahotsa isildu zela. Guk bentara joan eta etorri jarraitzen dugu: inoiz kantuz, inoiz isilik. Kontatu didatenez, jadanik ez da New Yorkera joan beharrik aterpe bila ari den jendea ikusteko. Eta pentsatzen dut haiek ere maiteko dituztela haien bazterrak guk geureak maite ditugun adina, gutxienez. Kontua da, lanbroaren aldean paisaje larria utziko duela gerraren eta espolioaren ganduak.

Ez nuen pentsatzen arrazoi izango zenuenik, baina ihes beterik ez dago. Ihesa zilegia izango da edo ez, baina bakerik ez dago inon guretzat, euskaldunontzat, emakumeontzat, beltzentzat, ijitoentzat, pobreentzat... eta, horregatik, konformatu egin gara etxe ertzeko lorediekin. Eta hemen ari gara, komunikatu behar genukeenekin inkomunikazio betean. Urrun gelditu zaigu denok ala inor ez. Bizitza adina pena daramagu ariman, eta bakoitzak geureari baino ez diogu eusten.

Baina negu hurbilak eta uda betezko beroak euren zikloa jarraitzen dute, eta gailurretako elurrek urtzen jarraitzen dute. Jakintza eta argia ez ditugu beti aurkitzen, baina zu sortu zinen enbor beretik sortzen jarraitzen dute besteek, eta oraindik ere, ostadarrean, elaiak pausatzen dira oihaneko pagoak blai daudenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.