andoni egana
HITZ ETZANAK

Sosak

2018ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
«Behin joan nintzen azokara. Erosi nuen...», «Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa» edo «Hiru, hiru, hiru... kolkua bete diru». Guk ere ikasi genituen txanponak aipatzen zituzten abestiak umetan. Esango nuke ez zirela gehien maite genituenak...

Eusko Jaurlaritzak bideo-jolas bat sortu berri du zortzi urtetik aurrerako ikasleentzat. Indarrean dagoenetik ia mende eta erdi igaro den honetan, Kontzertu Ekonomikoa zertan datzan azaltzea du helburu, haurrak itun horrek Erkidegorako duen garrantziaz jabetu daitezen. Modu jolasti eta atseginean, jakina, gaur egun jolas giroan eta atsegin ez den ezer ez baita aintzat hartzen. Bideo-jolas horretako protagonistei euren bizkar-zorroetan ahalik eta txanponik gehiena biltzen lagundu behar omen diete umeek, gero hodietan barna, txanpon horiek Jaurlaritzara, foru aldundietara, udal zerbitzuetara... hel daitezen herritarren onurarako.

Ongi. Umeak, ordea, «partilla» kontzeptua oso umetatik bereganatzen du, lagun-kuadrillan hainbeste bildu, zatiketa egin, eta hainbeste bakoitzarentzat. Hori ulertzeko, ez du laguntza premiarik. Banaketaren irizpideak azaltzea zailagoa da. Eta txanponen batzuk hodi jakin batetik abiatu ordez zergatik norbaiten sakelaan geratzen diren azaltzea zer esanik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.