Onintza Enbeita.
BIRA

Gaur

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Gaur ez gara umeak hartu eta eskolara joango. Ez gara erresidentziara joango amaginarreba ondo dagoelaikustera. Ez diogu alzheimerrak jotako amari gosaria emango lanera joan aurretik. Ez dugu klaserik emango, ez dugu lantokiko makinarik piztuko, ez dizkiogu izebari ruloak jarriko, ez gara eskailerako bilerara joango, ez dugu lurrik goldatuko, ez dugu inork ikusten ez duen zikinkeria hori garbituko. Gaur ez. Gaur kalera goaz. Badakigu kontrarioak baditugula, baina elkar agurtu, besarkatu eta borrokan jarraitzeko beharra dugu gaur ere. Ez baita gaur ezer amaitzen. Bihar berriz atera gaitezke kalera, munduak gaur bezain gaizki jarrai dezakeelako.

Eta gaur inoiz baino garrantzitsuagoa da aldarrikapen guztiak euskaraz egitea, eraikiko dugun errepublika feminista Euskal Herria izango dela esatea, gu baino bizi baldintza okerragoetan bizi direnak baino hobeak ez sentitzea, Mediterraneoak dakartzanak presente izatea, kartzela politikaren zentzugabekeria azaleratzea, kapitalismoa kriminala dela berriro esatea, azal guztiak azal kolorekoak direla esplikatzea.

Gaur inoiz baino garrantzitsuagoa da bizi ditugun zapalkuntza guztiak azaleratzea. Eta bihar, bihartik aurrera, horietatik guztietatik askatzeko lanean jarraitzea. Bizitza guztien alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.