andoni egana
HITZ ETZANAK

Lagun

2019ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Jendaurrean dabilen pertsona bazara, oso ezaguna, zure irudia zuritu eta jendearen atxikimendua lortzeko modurik eraginkorrena zein den egunotan nabarmendu da ederki. Utik aholkulari pertsonalak! Utik sare sozialetan nahieran kokatuko zaituzten espezialistak! Utik aldez aurretik adosturiko elkarrizketak egingo dizkizuten kazetariak!

Behar bezalako bihotzeko bat jasatea da bat-batean eta guztien bihotzeko bihur zaitezen modurik azkarrena. Erietxean zaudela hasiko zaizkizu lehen beti gaizki-esaka ari zirenen animo mezurik hunkigarrienak iristen, nor baino nor adiskideago. Berdin du futbol-atezaina zaren edo politikari izar. Badakit horrelakoetan gutxieneko gizalegeak inor ez iraintzea eta lehenez gainera ez mintzea eskatzen duela. Baina batzuk pasa egiten dira eta isilik baino hobeto sumatzen dute euren burua aldeko uholde mezuen taldera erantsia. Nonbait, jendearen zer esangoak mugiarazten dizkie zangoak!

«Bihotzeko» idatzi dut lehen, eta badakit esamolde hori otordu aurretik aitaren egitea baino zaharkituagoa geratu dela. Xehatu egin behar da, iktusa, enbolia, arritmia... edo dena delakoa. Horregatik, jendaurrekoak medikua behar du ondoan. Bizirik irten, etsaiustekoak zeinen lagun zituen jabetu, eta goza dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.