andoni egana
HITZ ETZANAK

Baldar

2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Hizkuntzari dagokionez, jatorkeriak, ez beti, baina askotan min ematen dit. Ulertzen dut despedida bat egiten ari diren kuadrillako kideek paparrean nahi dutena eta nahi duten modura idatzirik eramatea; horman pintada bat egiten duenak ekintza beraren transgresioari esamoduaren transgresioa erantsi nahi izatea ere ulergarri zait; badakit kanonetik kanpo esanak baduela bestelako indar bat...

Gurean, euskarak askoren ahotan esanindarra eskas, euskalkirako bidea hartzen dumaiz ezinak. Eta ez dago gaizki, betiere nor-nori-non-zertarakoak kontuan hartuz gero.Beste zenbait kasutan hurbildunahi traketsak urrundubaino ez gaituela egiten ez gara jabetzen.

Joan zen astean, bere eguna ospatzen zela eta, musika jarduera askotarikoak izan dira batean eta bestean. Hedabideren bateko herriko kronikan Xexili eguna ospatzen zela irakurri dut behin eta berriz. Ez naiz elizkoia. Egokitasuna hartzen dut aintzat errespetuaren gainetik. Baina ez didazue esango barregarrikeriaren mugan ez dagoenik Santa Zeziliari Xexili deitze hori. Kirol-talde baten panpina-maskotarena dirudi izenak. Eta usadioa balitz arrazoi, Xixili deitu behar genioke, nik auzoan ezagutu izan nituen bakanei hala deitzen baitzitzaien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.