andoni egana
HITZ ETZANAK

Zazpi

2019ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Inkestetarako galdeketak egiten dituztelarik, hiru laukitxotara mugatzen da erantzuna. Bai. Ez. Ez daki/Ez du erantzun. Bertsolariak ez gara, ordea, besteak bezalakoak. Gure kasuan galdera bat egiten digutelarik, gai bat jartzen digutenean, laukitxoak desberdinak izan ohi dira. Bai. Ez. Ez daki/...baina erantzun egingo du.

Derrigor erantzun behar horrek garamatza, erabat jokoz kanpo ez geratze aldera, gai askori buruzko gutxieneko bat jakin eta ezagutu nahi izatera. Baina konturatzen zara, kasu honetan sasoia joan eta gero, askotan oso despistatua ibili izan zarela.

Wikipedian irakurri dut: «...euskal belaunaldi oso bati eragin dio, 80ko hamarkada eta 90eko hamarkada hasierakoari, haurtzaroko gertakizunik garrantzitsuenetakoa bihurtuz. Transmititzen dituen esfortzu eta elkartasun balioak euskal gazteriarengan eragin handia izan duela esaten duenik ere bada». Ez da ikastolen mugimenduaz ari; trikitixaren bide berriez ere ez; ez da euskal rock radikalari buruz ari; ezta Euskaldunon Egunkaria-z ere... Ari da Dragoi bola-z! Entzuten nien zerbait belaunaldi bat gazteagoko bertsolariei. Zerbait entzuten nien seme-alaba eta ilobei. Baina orain iritsi zait fenomeno izatera heldu zen hari behar adinako arretarik ez eskainiaren damua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.