andoni egana
HITZ ETZANAK

Hurrengoa

2019ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Bera izan zen Dorre Bikien atentatuaren berri eman ziguna. Herri bazkaria genuen Eratsungo plazan eta postreen garaia heldua zen. Aita gure ondoan zegoen bazkaritan. Semea hurbildu zitzaion. Zerbait esan zion belarri ertzera eta aitak bizi erantzun zion: «Heuk ahaztu dituk eta heu joan bila!». Iluntze aldera jokatu beharzuen pilota partidarako kirol oinetakoen bila abiatu zenplazatik etxera 15-16 urteko mutikoa.

Kirol oinetakoak soinean, Julen Retegik eman zigun albistea etxetik bueltan. Ezer argirik ez artean, baina izugarrikeriaren bat. Dorre bi, sutan, New Yorken.

Une hartan ez genuen data hura mugarritzat jo. Gerora jabetu ginen izan zela, izan. Aitak utzi berri zuen pilota profesionala eta semea hasteko bidean zihoan; belarri ertzera gaztelera heldu zitzaion aitari eta ahots ozenez euskaraz eman zuen erantzuna; ziurtasuna gauza bat zen ordura arte eta askoz ere estuagoko zerbait ordutik; ordura arteko fobiak batzuk ziren eta beste batzuk indartu dira gerora... Retegi bi. Bi zapatila. Bi dorre. Bi munduera. Atzo jakin genuen Julen Retegiren ibilbide profesionala amaitzear dela. Eta behin gertatu zitzaigun hura gertatu zitzaigulako, munduak beste buelta erdi bat eman dezan une ezin egokiagoa dela etorri zait burura...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.