HITZ ETZANAK

Bi modu

Andoni Egaña -

2020ko otsailak 21

Mundua aldatzeko ahaleginean, gure modua baino hobea da orain nagusitzen ari dena. Gure garaian, esku-pilota bat egiten den modura aldatu nahi izan genuen mundua. Oker genbiltzan. Puzzle bat egiten den modua da mundua aldatzeko egokiena».

Lagun zahar batek halaxe esan zidan duela gutxi. Zaharragatik, gorputz eta buru osasun bikainak ditu. Realityren batean parte hartuko balu, berehala bihurtuko litzateke gazteriarentzat izar. Baina nahiago izaten du eguna irakurriz xahutu. «Ez beti Gramsci...», zehazten dio bere irakurketa gogora ekartzen dionari. «Irakurtzeari esker dakizkit dakizkidan gauzarik gehienak. Eta gainerakoak bizitzak irakatsi dizkit. Konparazio baterako, mundua aldatu esaten dela orain, iraultzak galdu baitu lehengo xarma, egin gabeen eta oker egindakoen ondorioz».

Esku-pilotarena eta puzzlearena argiago azaltzeko eskatu nion. «Esku-pilota egiten gune gotor batetik hasten da. Deitu Biltzar Ttipia, deitu Komite Zentrala, deitu... Eta gero haren jiran harilkatzen da pilota. Puzzlea egiten berriz, ertzetatik hasten da. Ekologiatik, feminismotik, hizkuntzatik gutxituen kasuan... Ertzetatik hasi gunera heltzeko». Akaso, ertzak direla gune erantzun nion. Bekainak harrotu eta mahai gainean zeukan liburu bati luzatu zion eskua.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak

Arantxa Iraola

Denera 69 kasu dagozkio positibo multzo horri, eta 31 Tuterakoari.

Gasteizko Mendizorrotza igerilekuak pandemia garaiko udarako prestatzen. Irudian, langile bat belardian markak egiten. ©Raul Bogajo / Foku

Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean

Edu Lartzanguren

Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna