andoni egana
HITZ ETZANAK

Gaztetxo

2020ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
«Gazte izan nahi baduzu, sartu Elizan» izan daiteke lelo polita, zertarako ez dakit, baina. Azal-ukendu, kirol-saio, elikadura orekatu eta gainerako artimaina guztiak baino eragingarriagoa da beti gazte izan nahi duenarentzat Elizan sartzea. Hitz larriz idatzi dut, egituran sartzea baita kontua eta ez herri guztietan dugun harri arrezko eraikin erraldoian.

Paisajearen baitakoak gara, izan ere. Koadrodun alkandora batek ez du atentziorik emango sagardotegi batean; EAEko enpresarien urteroko bilkurara alkandora beraz joanez gero bapo nabarmenduko zara. Paisajea eta norberaren arteko harremana egoki manipulatzean datza sarri arrakasta. Literaturaren bideetan murgiltzen hasten denari ere aholku horixe ematen zaio: kontrastea bilatu. Ez da alferrik literatura beltza zuriaren gainean. Saiatu apaiza elurretan jartzen.

Albistearen ertz batek sortu dit interesa. Bakarrak, sakoneko kontuez ez baitut deus ulertzen. Espainiako gotzainek Omella kardinala hautatu dute Eliza katolikoaren buru hurrengo lau urteetarako. Azalpen gisara irakurri ahal izan dugu Bilboko gotzaina, Mario Iceta, aukeratzea esperimentu handitxoa litzatekeela, arriskua hartzea, gazteegia baita nonbait. 55 urte egitera doa... Nioena: «Gazte izan nahi baduzu, sartu Elizan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.