andoni egana
HITZ ETZANAK

Etxea

2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Pornografia hutsa iruditzen zitzaidan. Duela urte batzuk ETB2n bazen programa bat non etxejabeek euren etxeak erakusten zizkioten Patricia Gaztañaga aurkezleari. Zabaldu ateak, eta programa osoa zen etxeen zein baino zein kokaleku zoragarria, azalera infinitua, hornidura zaindua, aurrerapen domotikoak... ezagutzeko aukera. Segur aski, ateak gisa horretan zabaltzen zituztenek izango zuten interesen bat. Saldu nahi eta ezinean ibiliko ziren batzuk; harrokeria tentela izango zen beste batzuentzat amu; dekoradore profesionala izango zen besteren bat...

Etxejabeak etxejabe, mingarri gertatzen zitzaidana zen telebista publiko bat, gurea, gutxi batzuena baino ez zen errealitate hura hain ponpoxo aurkezten sumatzea. Bizialdia 40 metro karraturen barrutian eman duenak aho zabalik miretsi behar al zituen halako etxetzarrak?

COVID-19ak guztiok berdindu gaituela irakurri ahal izan dugu. Ez da egia. Alde ederra dago itxialdia haietako etxe batean eman edo sukalde estua, egon-gela ñimiñoa, komuna eta logela bakarra duen etxe batean jasan. Espero dut bolada hau gainditutakoan ez zaiola inori burutik pasa ere egingo horrelako programa bat egitea. Eta bururatuko balitzaio ez dutela gure kontura bizi den kate batean emitituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.