Onintza Enbeita.
BIRA

Besterik gabe

2020ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Beti dago azokan hitz egiteko gogoa edo beharra daukan baten bat. Niregana hurbildu denak notizia bat irakurri du: gabonak arte ez dute tabernarik irekiko. Abendua urrun samar dagoela esan diot nik, baina ez dio askorik ardura izan: berea esatera etorri da, ez nik esan nahi nuena entzutera. Denok langabeziara joango garela esan dit: azkenean gobernuak soldata bat jarri beharko digula bakoitzari, besterik gabe. Hurrengoa zain dagoela esan diot azkenean, eta joan egin da; marmar batean.

Ordea, ez dakit zein galaxiatako errealitate baten moduan esan duena egiteko moduak badira. Edo saiakerak egin dira behintzat. Gure kasuan ere, ekonomiaren kontrola Gobernuaren esku balego, soldatak handik etorriko litzaizkiguke. Funtzionarioei etortzen zaizkien moduan. Eta hori baino garrantzitsuagoa dena: ekonomia Gobernuak kontrolatuko balu, argia eta ura edo gasaren moduko beharrak barkatuko lizkigukete garai zoro honetan. Eta ez gintuzke musu aurrekoen espekulazioak nahastuko. Eta osasun arloko profesional pribatuen mesedetan erabiltzen den dirua, sare publikoa hobetzeko erabiliko litzateke, eta bai, atzetik korrika joan eta esateko gogoa sartu zait: aizu, bada akaso ez litzateke gaizki egongo gobernuak guztioi soldata bana ezartzea egiten dugun lanaren arabera, besterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.