andoni egana
HITZ ETZANAK

Erabakia

2020ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Gutxitan akordatzen naiz egindako ametsez. Gainera, badakizue amets hitzari badiodala erreparo pixka bat, erabat maiztua, indargabetu zenetik. Futbol ligako seigarren partidaren atarian «gure ametsa Levanteri irabaztea da» irakurri nuenetik jabetu nintzen hitz horrek ez zuela sekula gehiago lehen zuen esanindarrik izango.

Baina amets ametsez ari naiz orain. Eta bart goizaldera buruan ibili ditudan irudi batzuk datozkit gogora nahas-mahasean. Irla batean gaude, hondartzan. Julian Iantziren ilajea eta Iñigo Urkulluren ahotsa daukan tipo batek iragarri du baietz, erkidegoan hauteskundeak uztailean egingo direla, baina ziurtasun neurri guztiak aintzat hartuta. Jendeak ohitura duela hauteslekuko gortinen atzean paper bat ukitu eta bestea igurtzi ibiltzekoa, eta, beraz, programaren zuzendaritzak erabaki duela, aurtengoagatik, talde bakarraren papeletak jarriko direla hautagai. Herritarrak kexu agertu dira, papeleta bakarrarenagatik, immunitaterik ez daukatelako ziurtatuta, goseak daudelako... Ez diete jaramonik egin. Iantzi-Urkulluk esan du zirt-zart erabaki behar dela zer talderen papeletak eskaini. Erabakia dagokiola... Seleta-ri!

Izerdi patsetan esnatu naiz. Hori gara, politikoki eta kulturalki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.