andoni egana
HITZ ETZANAK

Plazatik

2020ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Udako jairik entzutetsuenen boladan sartzera goaz. Bertan behera geratu dira jaietako egitaraurik gehienetako ekitaldirik gehien-gehienak. Baina horrek ziurtatzen al du jendea, gazte-jendea eta hain gaztea ez dena, ez dela bilduko? Ohiturak indar handia du. Jai-egitaraurik ez izan arren herrikoak irten egingo dira kuadrilla-otordu, poteo eta gainerako egitera. Lesakako sanferminetara edo Hernaniko sanjoanetara kanpotik ere jende mordoxka joango dela egingo nuke...

Plaza plaza da musikarik, bertsorik edo dantzarik gabe ere. Plazak asko dezake. Plazak asko sortzen du.

Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa eleberrian, narratzaileak oso gustuko duen poema zati baten aipamena egiten du. Poema norena zen bila ibili nintzen. Claudio Rodriguez zamorarrarena da. Udaldia gure herrian ematen zuen maiz. Bere emazteak kontatzen du poema hura nola sortu zen: «Herriko jaietan geunden, plazan musika ekitaldi bat zegoen eta dantzan zebilen jendeari begira geunden. Une batean Claudiok esan zidan zerbait bazuela buruan eta etxera zihoala, baina itzuliko zela. Ordu laurdenera bueltan zen. Etxera joan eta ordu laurden horretan egindako poema da hori». Kanpoan ikusitakoa barruan xehatu; barruan xehatua kanpoan erakutsi. Plazak norabide asko du...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.