andoni egana
HITZ ETZANAK

Ondoren

2020ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Itxialdia baino makurragoa da etsialdia. Zaurgarritasun deskubritu berria baino mingarriagoa ziurgabetasuna. Konfinamendu garaietan egunkari honek eman zien hitza bost herritarri, bakoitzak bere eguneroko martxa konta zezan. Gustura irakurtzen nituen haien bizipenak. Ogibidearen eta egoeraren araberako ikuspegi askotarikoak izateak aberastu egin ninduen. Zer moduz ote dabiltza orain?

«Zuek zer moduz?» galdetzen didatenean, osasunaren inguruko derrigorrezko azalpenen ondoren bizibideari dagozkionak aipatzen hastean, geure buruaren taxista-lana urritu egin zaigula erantzuten dut, eta neurri batean eskertzen dudala joan-etorri gutxiago izatea. Geure buruen idazkari lana, aldiz, ugaldu egin zaigu. Dena da zurrunbilo. Saio bat bertan behera geratua. Tatxoia agendan. Beste bat bertan behera geratua baina irailerako atzeratu dena. Beste tatxoi bat. Ezetz, handik gutxira. Iraila azkartxo izango dela, eta abenduko ostiralak libre dauzkazun. Beste tatxoi bat eta lau marra galdera-ikurdun. Txukunurruti samarra beti izan naiz, baina sekula ez dut hain agenda narratsik osatu...

Hertzainak-en «udaberri berririk...» hura akats txiki bat ala azertu handi bat izan zen ez dakit. Nahiko nukeena da hurrengo udaberria berria izatea, eta ez beste udaberri bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.