andoni egana
HITZ ETZANAK

Asmatu

2020ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Ikaskide izan nuen. Mutil sanoa zen, txarkeriarik gabea eta malizia ere neurrian zuena. Historia azterketa jarri ziguten. Banatu zituen orriak irakasleak. Irakurri genituen galderak. Irakasleak ea arazorik bagenuen galdetu zigun. Nire lagunak, eskua altxatu, eta galdera egin zion: «Hemen, seigarren galderan, Gutenbergek inprenta noiz asmatu zuen jartzen duen horretan, zer erantzun behar da, mendea zehazki edo gutxi gorabehera jarrita nahikoa da?»

Gutxigorabehera izengoitiaz geratu zen puska baterako gizajoa. Gehiagok ere merezi luke izengoiti bera. Hauteskunde biharamunek askotariko ertzak izan dituzte, eta horietako bati erreparatu diot. Irakurri berri dut inkesta-etxe batek dioena. Harro azaldu da, emaitzak gehien eurek iragarritakora hurbildu omen direlako. Asmatu egin zuten EAJren emaitza; bete-betean asmatu PPrena ere. Bildurekin bi eserlekuren hutsegitea baino ez zuten izan. Beste birena baino ez Elkarrekin Podemosekin. PSErena batean huts egin zuten eta VOXen eserlekua ez zuten aurreikusi.

Jontxo! Hori hainbeste hurbiltzea bada, nire lagunak ere aprobatua mereziko zukeen azterketako galderari horrela erantzun izan balio: «Gutenbergek inprenta asmatu zuen, XII. eta XIX. mendeen arteko tarte horretan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.