andoni egana
HITZ ETZANAK

Felipe

2020ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Eskolak hastera doazen honetan, eta birusa gure artean dabilela, pena ematen du umeak bakarturik, tarteak gordetzera behartuak, jolaserako mugatuak... irudikatze hutsak. Eskolek hasi egin behar dutela, ordea, gehien-gehienok onartuko dugu. Hala ziotsan Quinoren Felipek, liburu artean burumakur eta etsia, Mafaldari: «Heziak izateko dugun eskubidea hain da nabarmena! Ez dago esperantzararik txikiena ere arima errukitsuren batek ken diezagun».

Picassok ere behin baino gehiagotan eman zuen heziketari buruzko bere iritzia: «Zer irakasten diegu gure seme-alabei? Bi eta bi lau direla eta Frantziako hiriburua Paris dela. Noiz erakutsi behar diegu zinez zer diren? Haur bakoitzari esan behar genioke: Badakizu zer zaren? Marabilla hutsa. Bakarra zara. Mundualdi oso-osoan ez da zu bezalako beste haur bat sortu. Zure hankak, zure besoak, zure hatzak... zure mugitzeko era. Egunen batean Shakespeare, Michelangelo edo Beethoven izan zaitezke. Edozer egiteko gaitasuna duzu. Bai, marabilla hutsa zara. Lan egin behar duzu, guztiok egin behar dugu lan, munduak bere haurrak merezi izan ditzan».

Munduak bere haurrak merezi izatea. Iraultza sakonagokorik! Horretara jo behar luke eskolak. Haurraren adimena zorroztu eta jolaserako grina hauspotzera. Sormena: adimena jolasean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.