andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikasgaia

2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Munduko gauzarik arruntena ere zeinen bitxia den kontura daitezen joaten gara mendira», bota zuen irakasleak guraso-bileran. Isiltasuna. Azalpen xeheagoak eman behar izan zituen: «Kantauri itsaso bat badela edo Mediterraneo deritzan beste bat ere badela jakiteak ez du ia ezertarako balio berez». Zenbaiti are gehiago belztu zitzaion bekokia. «Haurrek euren begiz ikusi behar dute iturburuak hain gertu izanik ere Aizkorrin sorturiko ur-ttantta batzuk Kantaurira jotzen dutela eta besteek Mediterraneora. Horregatik joaten gara eskola orduetan San Adriango tunel inguru horretara».

«Irudimena lantzeko erabiltzen ditugu asteko azken bi egunak». Mediterraneora joandako ur-ttanta Kretara iritsi dela, eta han Minotauroarekin egin duela topo labirintoan… Kantaurira jo duenak berriz Atlantikoa zeharkatu eta Jamaika harrapatu duela eta Bob Marleyren doinu batekin abestia sortu dutela haurrek… Guraso pare batek alde egin zuen bileratik. Sei hilabetez haurrak eskolarik gabe egon ondoren ahuntzarena egiten hastea baino ez zitzaien falta orain!

Irakaslea asko poztu zen gerora, Gabonak aldera, Ikerri arreba jaio berriaz galdetu eta honekhonela erantzun zionean: «Oso polita da. Gainera, aurpegiko azalean bi zulo ditu, juxtu hantxe, begiak hazteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.