Onintza Enbeita.
BIRA

Jainkoa

2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Futbolari bikaina izan zen. Materialki ia ezer ez izatetik abiatuta, mundua bere oinetara izatera iritsi zen. Partida berean sartu zituen Mundial batean inoiz sartu omen den golik dotoreena eta Mundial batean eskuz sartu omen den gol bakarra. Jainkoaren eskua deitu zioten haren eskuari, eta Fidel Castro eta Hugo Chavezek harro eman zioten bostekoa. Gorazarre egin zion munduko ezkerrak, ez zuelako sekula bere jatorri umila ahaztu. Futbolaren negozioan aberastu bazen ere, multinazionalekin propagandarako kontratutzarrak sinatu bazituen ere, kamarada izan da Diego Armando Maradona: beti langileekin bat.

Maradona maitatzen irakatsi ziguten, baina Diego Armandok Jainkotik adina izan zuen gizonetik. Jainkoaren eskuak emakumeak jipoitzeko ere balio izan zuen. 2014an esan zuenez, bera ez zen kolpatzailea, baina orduko bereneska lagunak merezi zuen burua lekutik ateratzea. Salaketa gehiago ere izan zituen tratu txarrengatik. Ezagun egin zen Florencia de la Vaktorearen kontra erakutsitako transfobia ere, haren generoa onartu gabe eta harekiko errespetua esplizituki ukatuz.

Jokalaria bakarrik ikusteko momentua dela esango digute orain ere. Bada, egin dezagun guztiok ariketa hori. Ez dezagun ahaztu kirolari bikaina, baina ezta gizon zuri aberatsa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.