Onintza Enbeita.
BIRA

Giza eskubideak

2020ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Munduko bazter guztietan hiltzen dituzte bertakoak. Hementxe irakurri nuen atzo: Nikaraguan dozena bat indigena hil dituztela aurten, eta inork ez duela hori hala ez gertatzeko ezer egin. Mediterraneoa gorpuz beteta dago, eta telebistako irudiek min ematen digute, baina gure herrietara iristen direnen bizitza bost axola zaigu. Paperik ez duenak jai du gurean: ez da existitzen. Gure auzoetan bada berogailua pizteko aukerarik ez duen jendea. Familia askok ezin dute neguko arratsalde ilunetan argia piztuta mantendu seme-alabek etxeko lanak egin ditzaten. Hortzetako txantxarra sendatu ezin duen jendea dago, eta betaurrekoek duten prezioarekin, bistari ahal den moduan heltzen die askok begiak benetan izorratu arte.

Gaur bezalako egun batean onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak giza eskubideen adierazpena: bizitza, mugimendurako askatasuna, bizitza duinerako aukera, osasuna… paperean ederrak dira, baina praktikan urratu egiten dira. Eta ez han urrunean, hemen, gure ondoan baino. Bizitza duina izateko aukera ukatzen digute, eta, gero, giza eskubideak aldarrikatuko dituen nazioarteko erakundea asmatzen dute giza eskubide horiek etengabe urratuko dituzten berberek. Egungo estatu zapaltzaileen logikan sinestea baino errazagoa zait Olentzerorengansinestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.