Onintza Enbeita.
BIRA

Gabonak

2020ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Orain arte parranda ostean lo egiten genuen orduetan zabalduko dituzte tabernak. Ezingo dugu esan mozkortzeko aukerarik ez digutenik ematen: ordutegia aldatu egin digute, baina lehengo neurrian edanda, parranda latza egiteko aukera daukagu egunez. Mugikortasunean ere irabazi egin dugu. Ezingo gara Eibarrera, Arrasatera edo Laudiora joan; baina mundu oso bat zabaldu digute Karrantzatik Ondarroara edo Orozkotik Elorriora. Gainera, salbuespenak izango ditugu Gabonetako egun handietan: hamar laguneko taldeak eta goizaldean 01:30era arte elkarrekin egoteko aukera. Ez dakit inork txaloka hasiko ginela esperoko ote zuen, baina hauxe da utzi diguten panorama.

Zainketa berezietan paziente asko daude, eta hirugarren olatua gogorra izan daitekeela badakit, baina martxotik hona osasun publikoa egungo egoerara egokitzeko ahaleginik batere egin ez dutenek ezingo digute ardurarik eza herritarrei egotzi. Ez da justua. Oinarrizko hainbat eskubide utzi ditugu mahai gainean COVID-19a ez dadin kontrolik gabe heda, eta, orain, nahikoa izan ez denez, gure espazio intimoa ere arautu egin nahi digute. Zer nahi duzue esatea? Ez dut uste eztabaida Gabonak ospatu edo ez ospatu izango denik. Gauza asko egin dira halamoduz hona heldu baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.