andoni egana
HITZ ETZANAK

Urtea

2020ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Urtearen hasieran begigandu zitzaigun dena izango zela fitsia, erundua, maizkerra... joandako urteetan bezala. Ekin genion ilunilari. Otso hilean ospatu genituen, maskarak aurpegian, Haratfestak. Heldu zen Martitzena eta etxean bokartu behar izan genuen. Ez zen jotxa ekoaldetik zetorren mamorru harena. Eritetxeak mukuru eta matunba asko, tamalez. Sorotzeko zortzietan irteten ginen patzalara behatzainen beharra pintxalotzera. Orduz geroztik kredo batean joan da urtea, oilasuna eta flekonomiaren arteko zulia nork irabaziko. Ez da urte biatsa izan. Munik gabe geratu dira batzuk. Koloak itxi behar izan dituzte beste batzuk... eta guztiok ere, era batera edo bestera, urte zinpartatu honetan ikasi dugu zeinen gauza soguna garen.

Hori da urtea niretzat, ehun hitzetan. Ez naiz, hurrik ere, Julio Cortázar. Lengoaia giglikoan —Cortázarrek Rayuela-ko 68. atalean darabilen horretan— lehen esperimentua dut. Baina iruditu zait urte hau agurtzeko ez dagoela hitz bakoitzari bere taju zehatza eman beharrik. Aurten, testuak ez du hainbesteko garrantzirik. Testuinguruak aski batzen gaitu.

Gainera, ordu gehiegi izan dira pantailen aurrean, agintarien—barka, haurrek— aurkezpen eta pentsa-aurrekoak entzunez. Albo-kalteren bat izan behar zuen horrek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.